Kaixo! Eneriz, Izaskun, Janire, Miren eta Oihane gara, Lehen Hezkuntzako magisteritzako ikasleak. Blog honetan Eskola Inklusiboari buruz hitz egingo dizuegu. Espero dugu gustokoa eta baliagarria izatea!
RSS

2010/12/27

KULTURARTEKOTASUNA EREDUTZAT


Kulturartekotasuna, kultura-aniztasuna kudeatzeko eredutzat harturik, gizarte osoarekiko aldarrikatu behar da, edozein gizarte-motarekiko, gizarte bakoitzaren kulturaaniztasuna edozein eratakoa eta mailatakoa dela ere. Gizartearen gaineko edozein ikuspuntu arauemaile eta balioespenezkorekin gertatzen den moduan, eztabaida- eta kritika-prozesu baten bidez baino ezin da kulturartekotasunaren ikuspuntua finkatu. Proposamena da kulturartekotasuna kultura-pluralismoaren eredu berritzat hartzea, eta aurrekoa, kultura-aniztasuna alegia, modu kritikoan osatzea eta ordezkatzea.



0 comentarios:

Publicar un comentario