Hemen aurkezten dizuegu liburu interesgarri bat kontuan hartzeko.
Eskolan txokoen bidez lan egitea gero eta ohikoagoa da. Ikasgela txokoka antolatzea espazioa banatzeko modua aldatzea baino harago doa: haurra, irakaslea eta lan-metodologia ulertzeko beste modu bat ere bada.
Liburu honetan, jolasari buruzko oharrak eta gure metodologia-proposamenaz jabetzeko oinarri psikopedagogikoak jaso dira, bai, halaber, beste hainbat iradokizun ere, hala nola espazioa eta denbora antolatzeko ereduak, txokoak eratzeko proposamen zehatzak, beharrezkoak diren materialak, egin daitezkeen jarduerak, behaketa egiteko jarraibideak eta jasotako datuak balioesteko zenbait gogoeta
0 comentarios:
Publicar un comentario