Kaixo! Eneriz, Izaskun, Janire, Miren eta Oihane gara, Lehen Hezkuntzako magisteritzako ikasleak. Blog honetan Eskola Inklusiboari buruz hitz egingo dizuegu. Espero dugu gustokoa eta baliagarria izatea!
RSS

2010/12/01

ESKOLA INKLUSIBOAREN ALDE, IRISGARRITASUNA DENONTZAT

GURE GIZARTEAN DAUDEN DESBERDINTASUNAK KONTUAN HARTU BEHAR DITUZTE ESKOLEK ETA EGOERA HORIEK APROBETXATU DESBERDINTASUNA AUKERA
BIHURTUKO DUTEN INGURUNE INKLUSIBOAK SORTZEKO
.


Nahiz eta Legeak irisgarritasuna bermaturik egotea derrigortzen duten, oraindik ere urritasunen bat daukaten ikasleek beste ikasleekin batera ohiko atetik sartu eta irten ezin dutela aurkitzen dugu hainbat ikastetxetan, edo igogailuak giltzaturik eta moldatutako bainuak ez oso eskura. Eta txarrena dena: dagokien ala familiek aukeratutako ikastetxea ez den ikastetxe batera
desbideratzen diren urritasunen bat duten ikasleak.
Benetako eskola inklusiboa nahi badugu ikasleria osoak bere potentzialtasunak aukera berdintasunean garatu ahal izatea bermatu behar dugu. Eta hori instalazioak urritasunen
bat duen ikasleri horretara moldatuz lortuko da

0 comentarios:

Publicar un comentario