Kaixo! Eneriz, Izaskun, Janire, Miren eta Oihane gara, Lehen Hezkuntzako magisteritzako ikasleak. Blog honetan Eskola Inklusiboari buruz hitz egingo dizuegu. Espero dugu gustokoa eta baliagarria izatea!
RSS

2010/12/27

FREINETen metodologia. Rinaldo Rizziri elkarrizketa

Celestin Freinet, eskola kooperatiboaren sortzailea dugu. Bere ideien ondotik sortutako Hezkuntza Kooperatiboaren Mugimendua mundu osoan zabalduz joan da. Mugimenduko kide bati egin zaio elkarrizketa Hik Hasi aldizkariko ale honetan: RINALDO RIZZI italiarra. Italiar hau irakasle da 1964az geroztik, publizista, eta 1966/67an Hezkuntza Kooperatiboaren Mugimenduan sartu zen, bertako Idazkari Nazionala izan delarik. Liburu asko argitaratu ditu eta baita artikulu didaktiko eta pedagogikoak ere hezkuntza arloko bilduma eta aldizkari italiarretan. Arabako Magisteritza Eskolaren sorreraren 150. urteurrenaren ospakizun ekitaldietan hiru aldiz parte hartu du eta Hernaniko Langile ikastolan ere pare bat hitzaldi eskaini ditu egun hauetan. Freineten mugimenduko kide honekin solasaldi bat edukitzeko aukera izan dugu.

HIK HASI. Elkarrizketa Rinaldo Rizzi

0 comentarios:

Publicar un comentario