Eskoletan haur guztien inklusioa lortzeko, hezkuntzaz eta geletaz gain, jolastokia ere moldatu behar da. Denontzako jolastoki baten adibidea ikus daiteke hemen, eta honen abantailak.
2010/12/31
JOLASLEKU INKLUSIBOA
BESTE ESKOLA INKLUSIBO BATEN ADIBIDEA
Eskola inklusiboaren ideiak berria ematen du, baina hain aurreratuak ez diren beste gizarte batzuetan jadanik honetan hasiak dira. Bideo honetan ikus daitekeen adibidea Mexicon aurkitzen da, eta honetan haur guztiak beraien ezberdintasunekin batera daude gelan, elkar lagunduz eta ere berean, batzuk beste batzuengandik ikasiz eta balioak bereganatuz.
ESKOLA INKLUSIBORAKO IRAKASLEEN PRESTAKUNTZA
Eskola inklusibo bat lortu ahal izateko, irakasleen prestakuntza ere ezinbestekoa da.Horren inguruan interesgarria izan dakiguke irakasle izan nahi dugun guztioi bideo honetan agertzen den kongresuaren zati hau ikustea,honen inguruan pentsarazi diezaguke eta. Nahikoa da jasotzen dugun prestakuntza?
ZENTZUMENAK KONEKTATZEN
Nola lagundu dezakete IKT-ek hezkuntzan, inklusion prozesuan?
2010/12/30
NIRE NEBA-ARREBA GAIGABETUA DA
Gurea ez den errealitate bati buruz lehen pertsonan eta hurbiletik hitz egiten digutenean askoz ere enpatikoago eta sentsibleago bihurtzen gara, errealitate hori gurea egiten dugularik.
Hurrengo aurkezpenean, gaigabeziren bat dutenen neba-arrebek euren esperientziek azaltzen dizkigute.
"Los hermanos de personas con discapacidad" liburua ere pdf formatoan irakurtzeko aukera duzu.
EDUARDO GALEANO....UTOPIA
...eta ordun...zertarako balio du utopia? bai.....ibiltzeko..horretarako, bizitzan ibiltzeko...
Utopian gehiago sinestu behar dugu!!
KOMUNITATEAN ZENTRATUTAKO ESKOLA. XXI. MENDERAKO ESKOLA INKLUSIBO EREDU BAT.
Lan honetan, "komunitaterako eskola eta komunitatea eskolan" adierazpenak duen zentzuan, komunitateari irekitako eskolaren erronkari erantzuteko gako teoriko eta metodologikoak eskaintzen dira anakronismoaren aurrean, hau da, eskola itxien eredu nagusitasuna bere gain dutenak eta tankera arrazionalista - akademizista.
José V. MERINO FERNÁNDEZen lan hau irakurtzeko, klikatu hemen.
ESKOLA INKLUSIORAKO ARAZOAK, DEFENTSORIAREN ERREKLAMO NAGUSIA
2010/12/29
HEZKUNTZA INKLUSIBOA, ELEMENTU GABE
Ume bereziak behar duten arreta eta kalitatezko hezkuntza ez da izango posible ematea, aurrekontu ezagaitik. Paraguai.
Klikatu hemen.
2010/12/27
INKLUSIOA HAURREKIN LANTZEKO IPUINA
NI MAS NI MENOS
HAUR GORREN INKLUSIOA
Madrilgo "Piruetas" Haur Eskolak Europan bakarra den programa elebidun bat jarri du martxan 0-3 urte bitarteko haur gor eta entzuleen artean.
HAUR GORREN INKLUSIOA
FREINETen metodologia. Rinaldo Rizziri elkarrizketa
HIK HASI. Elkarrizketa Rinaldo Rizzi
KULTURARTEKOTASUNA EREDUTZAT
KULTURANIZTASUNA GELAN
Gaur egungo gizartean gero eta ohikoagoa da gelan haur gero eta ezberdinagok izatea. Ezberdintasun hauek izan daitezke nazio eta kulturaren araberakoak, adimen ezberdinen araberakoak, maila sozio-ekonomikoaren araberakoak, etabar luze bat.
Aurreiritziak eta estereotipoak ezabatzea, beste kulturen onarpena eta errespetua ezartzea, ikasle ezberdinen arteko hartu-emona sustatzea eta ikasle guztien beharrizanak betetzen direla ziurtatzea izan behar dira, besteak beste, irakaslearen eta eskolaren helburu.
Aurkezpen honetan, helburu guzti hoiek bete ahal izateko metodologia ezberdinak aurkezten zaizkigu gida lagungarri bezala.
2010/12/25
ESKOLA INKLUSIBOAREN ALDE
INKLUSIOA HEZKUNTZAN. ZELAN LORTU DAITEKE?
ESKOLA TXIKIETAKO PRESTAKUNTZA ARDURADUNARI ELKARRIZKETA
Hona hemen Eskola Txikietako irakasleen arduradunari, Elena Laiz, egindako elkarrizketa bat. Berak prestakuntza saioak eta mintegiak ematen ditu eta oso baliogarriak dira irakasleentzat.
Bere ustez, eskola batean, danok gara beharrezkoak, elkarri laguntzeko, elkarrekin ikasteko ...azken finean, denok ikasi behar dugula azaltzen du.
Berak esaten duenez, "Eskola inklusiboa, ikaskuntza kooperatiboa eta konstruktibismoa dira gure hiru oinarriak", eta artikulu honetan irakur dezakegu honi buruz bere ikuspuntua
2010/12/24
ESKOLA INKLUSIBOA: GASTEIZKO RAMON BAJO IKASTETXEA
Amelia Barquínek idatzitako artikulua
Eskola inklusiboa: Gasteizko Ramón Bajo ikastetxea
Artikulu guztia irakurtzeko: hemen.
2010/12/22
IKAS KOMUNITATEAK. LEKEITIO
Lekeition ospatu ziren EAEko Eskola Kontseiluen XVIII topaketak.
ESKOLA INKLUSIBORANTZ
Hezkuntza bereziaren garapena nolakoa izan den ulertzeko lagungarri izango zaigu ondoko aurkezpena.
Eskola inklusiboa eta irakasleen prestakuntza prozesuak
Gaurko eskola inklusiboetan praktika onak egiteko, irakasleen prestakuntza funtsezko elementu batetan bihurtzen da.
Artikulua irakurtzeko, hemem.
2010/12/21
ZERGATIK METODOLOGIAZ ALDATU GELAN?
Pentsarazteko.... zergatik aldatu beharko nuke nire gelako metodologia?
¿POR QUÉ CAMBIAR LA METODOLOGÍA EN MI AULA? on PhotoPeach
2010/12/20
IRAKASLEEN INTEGRAZIOA GAUR EGUNEKO ESKOLAN
Ikasleak integratu beharra dago baina baita irakasleen inklusioa baita ere. Batzuetan hauek ez dira egokiro gaur eguneko eskoletan ezta ikasleekin ondo integratzen, beraien teknologia berrien gaineko gabezien ondorioz. Gaur eguneko eta etorkizuneko irakasleentzako erreflexiorako bideo bat. Guztiz gomendagarria!
MEL AINSKOW-RI ELKARRIZKETA
Hona hemen Mel Ainskowi eskola inklusiboaren inguruan egin zioten elkarrizketa oso interesgarri bat. Honetan, berarentzat eskola inklusiboak zer eta nola izan behar duen azaltzen digu.
http://murumendi.ikastetxea.net/files/Aprender_con_la_Diferencia.pdf
INKLUSIOA INSTITUTUAN
Hik Hasi aldizkariko artikulu honetan Arrasateko institutu bateko esperientziari buruz hitz egiten digute. Bertan, lan kooperatiboaren erabilerari ezker, ikasle ezberdinen inklusioa lortzen dute.
http://www.hikhasi.com/artikulua/1015
Hezkuntza eredua
Munduko konferentziako Partehartzaileak, gaigabezia dituzten haurrak eskola arruntetan ere egon behar direla apustua egiten dute.
Artikuloa irakurtzeko, hemen.
ANIZTASUN TRATAERAREN PLANGINTZA
Gelan ikasle ezberdinak aurkituko ditugu, bizi dugun gizartearen islada izango delarik. Egoera "berri" honi aurrera egiteko eta aurkitu ditzakegun oztopoei aurrera egiteko gida bat eskeintzen digu hurrengo testuak.
ANIZTASUN TRATAERAREN PLANGINTZA
ELKAR HEZI
ELKAR HEZI Oñatiko eskolan erabiltzen duten metodologiari buruz hitzegiten digu bertako zuzendariak bideo honetan.
ANIZTASUNEAN ETA ANIZTASUNERAKO HEZKUNTZA
Hurrengo dokumentuan, "Aniztasunean eta Aniztasunerako Hezkuntza" aurrera eramateko irizpideak azaltzen zaizkigu.
Aniztasunean eta Aniztasunerako Hezkuntza
2010/12/17
IKASTEKO KOOPERATU, KOOPERATZEN IKASI
KULTURARTEKOTASUNA ESKOLAN
2010/12/16
LAN KOOPERATIBOA ABENDAÑO ESKOLAN
Adela Poch-ek eta Elena Iturritzak, Abendaño Ikastolakoak Gu ere maisu-maistrak izenburupeko esperientzia kontatu digute.
Pujolásen taldeko kidea den José Ramón Lagorekin egin zuten formazioa eta jarraipena. Elkarbizitza Plana egiten zeudenean agertu zen beharra.Ordutegi aldaketa egin zuten arratsaldeko bi saio lortzeko. Ez zioten, haien ustetan, erantzun egokirik ematen hainbat egoerari.
Formakuntza jaso ondoren urte horretan bertan aurkeztu zuten proiektua 2008-09 ikasturterako. Lago entzun ondoren, oso gustura eta ilusioz hartu zuten proiektua. Ikasleekin 11 saio egin ziren Lehen Hezkuntzako ikasleekin. Gela bakoitzean urteko plangintza egiten zen. 5. eta 6.maila 20 saio egin ziren.
IKUSMEN NARRIADURA
Aurkezten den dokumentua eskola arruntetan ikusmen urritasuna duen ikasleei buruz hitz egiten du. Nolalakoak diren ikasle hauen zailtasunak, ezaugarriak eta premiak ezagutzea du helburu nagusia.
Hezkuntzari buruzko iradokizunak:INKLUSIO PRINTZIPIOA
Inklusio printzipioa ikasgelan lantzeko eta egunerokoan praktikan jartzeko ideien bildumaren pdf bat!!
HEZKUNTZA INKLUSIBOARI BURUZ ZERBAIT GEHIAGO JAKITEKO ARTIKULU BATZUK
2010/12/15
Glenn Doman Metodoa:
Bizikidetasuna eta Tolerantzia
IKASGELA INKLUSIBOAK
ESKOLA INKLUSIBOA APURKA APURKA INDARRA HARTZEN
Hona hemen artikulu bat non azaltzen da gure gizartean eskola inklusiboa indartu behar dela eta ikasteko zailtasun duten ikasleei merezi duten hezkuntza eskaini behar diegula
Ea guztion artean denontzako eta kalitatezko eskola lortzen dugun ...
HAUR ESKOLETAKO JARDUERA-TXOKOAK
2010/12/14
ESKOLA SEGREGATUAK: NESKA-MUTILAK ESKOLAN BANATZEKO NOTA ONAK ARGUDIO !!
Artikulu interesgarri bat, baina batez ere, behintzat niretzako, harrigarria. Sexuaren arabera ikasleak banatzeko defenditzen du artikulu honek. Eskertuko genizueke irakurtzea eta planteatzen dituen ideiak ea zer iruditzen zaizkizuen !!
Irakurri ondoren, beste planteamendu batzuk aipatu beharko genituzke. Adibidez, hona hemen honi buruz iritzi bat:
"Arrakasta dutela? Hori tranpa da! Eskola publikoan batera dituzu etorkinak, gaitasun urrikoak, maila sozio-ekonomiko altukoak, baxukoak... Eskola pribatu horietan maila sozioekonomiko altuenetakoak bildu dituzte, eta azkar doaz, noski! "
http://www.argia.com/argia-astekaria/2181/eskola-segregatuak?pdf
Bakoitzak bere hausnarketa pertsonala egin dezan !!
ZERGATIK ANTZARAK HEGAZ EGITEN DUTE "V" FORMA MANTENTZEN ??
Cada vez que el ganso se sale de la formación, siente la resistencia del aire y se da cuenta de la dificultad de volar solo. Por lo anterior, de inmediato se incorpora a la fila para beneficiarse del poder del compañero que va delante.
Cuando el ganso que va en cabeza se cansa, se pasa a uno de los puestos de atrás y otro ganso o gansa toma su lugar.
Los gansos que van detrás producen un sonido propio de ellos para estimular a los que van delante para mantener la velocidad.
Cuando una gansa o ganso enferma o queda herida, dos de sus compañeras se salen de la formación y la siguen para ayudarla o protegerla. Se quedan con ella hasta que esté nuevamente en condiciones de volar o hasta que muera. Sólo entonces las dos compañeras vuelven a la banda o se unen a otro grupo.
Parece que cuando compartimos una dirección común y tenemos sentido de comunidad, podemos llegar a donde deseamos más fácilmente y más rápido. Este es el beneficio del mutuo apoyo.
Mungia BHI Ikas komunitateak
Mungiako BHIan aurrera eramaten da Ikas Komunitateak proiektua. Hemen bertako arduradunek egindako aurkezpena (gazteleraz dago).
2010/12/12
EL CIRCO DE LAS MARIPOSAS
Autosuperazioari buruz hitz egiten digu Joshua Weigel-ek zuzendutako eta Nick Vujicic-ek antzeztutako laburmetraia honek.
Nick Vujicic-i buruz gehiago jakin nahi baduzu:
2010/12/10
SUPERGAITUEN ZAILTASUNAK GAUR EGUNGO ESKOLAN
Bideo honi ezker supergaituek eskoletan jasaten duten egoeraren ideia bat izan dezakegu eta hauen inguruan dagoen curriculumaren adaptazio eza. Hau -curriculumaren adaptazioa-, ikasle guztiekin kontuan izan beharreko zerbait izan beharko litzateke, ikasle guztiak -batzuk beste batzuk baino gehiago- ezberdinak baitira.
Ena: Juicio a la superdotacion
Cargado por raulespert. - Descubre más vídeos de ecología y sociedad.
LIBURU INTERESGARRIAK
Hona hemen eskola inklusioaren inguruan irakurtzeko interesgarriak iruditu zaizkidan liburu batzuk:
"Educación para la inclusión o educación sin exclusiones"
http://sid.usal.es/libros/discapacidad/12662/8-1/educacion-para-la-inclusion-o-educacion-sin-exclusiones.aspx
"Transformar la enseñanza : excelencia, equidad, inclusión y armonía en las aulas y las escuelas"
http://148.201.96.14/dc/ver.aspx?ns=000147511
"La inclusión educativa, un horizonte de posibilidades"
http://dialnet.unirioja.es/servlet/libro?codigo=376804
HAUR AUTISTEN BEHAR BEREZIAK CURRICULUMEAN
Gaur egun, zoritxarrez, autisten kasuak gero eta gehiago ematen ari dira.
Gaixotasun honek dakartzan ikaskuntz zailtasunak, arazo psikologiko baten edo bestearen ondorioak dira eta autismoaren patologia disfuntzio neurologiko batetik datorrela suposatzen da.
Gaixotasun hau apur bat gehiago ezagutzeko eta baliabide batzuk izateko, hemen eskeintzen dizuegu informazio baliogarria.
Klikatu hemen : http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-2459/eu/contenidos/informacion/dia6/eu_2027/r01hRedirectCont/contenidos/informacion/dif7/eu_2082/adjuntos/libros/RITA_JORDAN_e.pdf
2010/12/09
ARKITEKTA MODUAN GRADUATZEN DEN LEHEN IKASLE GORRA
Jennifer Cañaberal modelo kolonbiarra bere lurraldeko entzumen ezgaitasuna daukan lehen arkitekto graduatua bihurtu da. 25 urteko neska, bere komunitateko gazteentzat gainditze ikono bat bihurtu da eta bertako medioen atentzio guztia lortu du. Informazio gehiagorako: hemen.
IDENTITATEA ETA DIBERTSITATEA ESKOLAN
Hezkuntza inklusiboaren erronkak aztertu zituzten mintegi honetan.
Topaketa hauetan ikasleak, akademikoak, dibertsitatearen aldeko elkarteetako ordezkariak, MINEDUCeko ordezkariak eta eskola sistemako zuzendari eta irakasleak bildu ziren; hauek, egun osoan zehar dihardun zuten Txilen eskola inklusibo bat sortzeko proposamenen inguruan. Hementxe laburpen bat
2010/12/08
GELAKO DIBERTSITATEA LANTZEKO UNITATE DIDAKTIKOAK
2010/12/07
IKTak eskoletan inklusibitaterako bidean
IKTen erabilerek ikasle guztien inklusioa errazten dute.
GELA EGONKORRAK
Dokumentu honen bitartez, irakasleei laguntza eskeini nahi zaie, zehazkiago, irizpide eta jarraibideak eskaini nahi zaizkie, garatzeko arazo sakonak eta orokorrak dituzten eta baliabide ezohikoak behar dituzten ikasleei nola erantzun antolatzen laguntzeko.
Garapenaren nahaste orokortuak dituzten ikasleentzako gela egonkorren funtzionamendurako orientabideak
HEZKUNTZA SISTEMA GUZTIEK IKUSPEGI INKLUSIBOA IZAN BEHARKO LUKETE
PUJOLAS, Pere: Nazioarteko erakundeen arabera, hezkuntza sistema guztiek ikuspegi inklusiboa izan beharko lukete
Hona hemen, elkarrizketa bat, Pere Pujolas, Vic-eko (Bartzelona) Unibertsitateko Hezkuntza Fakultateko irakasleari egindakoa.
http://www.hikhasi.com/artikulua/1865
2010/12/03
INKLUSIOA ETA HEZKUNTZA
Jesús Gimeno Gómezek egindako jardunaldi batean landu zen informazioa duzue hementxe.
Bazterketari dagokionez, hezkuntzak paper garrantzitsu bat jokatzen du; bizitza laboralean barneratzea errazten du eta mundu produktiboan barneratuz garapen pertsonal eta sozialean laguntzen du.
Bazterketa formatiboaren arrazoi nagusiak zailtasun handia izatea edo pertsona batzuk jasaten duten helezintzasuna hezkuntza derrigorrezkora litzatekez; hala nola, ezgaitasun maila batzuk edo beharrezko adina denean eskolara ez joatea. Bazterketa prozesu hauen kontra borrokatzeko, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Sailak eskuhartze edo programa batzuk jarri zituen martxan
AUTISTAK ESKOLA ARRUNTETAN EGOTEA NOLA BERMA DAITEKEEN
Carlos Ruiz, Hezkuntza premia berezietako aholkularia da.
Nik uste dut gabezia handiena ez dagoela eskolan baizik eta gizartean. Teorian guztioi iruditzen zaigu oso ona dela murgiltzea. Ados gaude. Baina gure semearen gelan autismoa duen ikasle bat izateak kezkatzen gaitu. Ume guztiak daude eskolan jada. Baina gero, gizarte mailan, sindromeak dituztenak ez daude lan arruntak egiten. Gizarteak batzuetan eskolari eskatzen dio berak emateko gaitasuna ez duena.
Elkarrizketa irakurtzeko: hemen.
El cazo de lorenzo
Ezberdintasunak dituen ume bati buruz hitzegiten digun ipuin sinple baina hunkigarria dugu "El cazo de Lorenzo".
APRENDIZAI KOOPERATIBOA ETA HEZKUNTZA INKLUSIBOA
Pere Pujolas Maset unibertsitateko irakasleak "9 ideas clave para el aprendizaje cooperativo" liburua idatzi eta gero aprendizai kooperatiboa eta hezkuntza inklusiboari buruz emandako hitzaldien aurkezpen bat aurki dezakezue ondoren.
APRENDIZAI KOOPERATIBOA ETA HEZKUNTZA INKLUSIBOA
DECLARACION DE SALAMANCA
DECLARACION DE SALAMANCA
UNESCOk 1994an Salamancan ospatutako Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleei buruz egindako Konferentzia Mundialari buruzko dokumentua.
ABENDUAK 3. EZGAITUEN EGUN INTERNAZIONALA
Gaur, Abenduak 3, "Euskararen Eguna"rekin batera "Ezgaituen Egun Internazionala" ere ospatzen da.
Ezgaituen inguruko gaiak, ezgaituen eskubideak eta hauen integrazioak dituen onurak ulertzen laguntzea da egun honetako helburu nagusia.
2010/12/02
ESKOLA INKLUSIBOAREN KONTZEPTUA
Albaro Marchessik azaltzen digu bideo labur honetan eskola inklusiboaren kontzeptua
BERDINTASUN - HEZIKETA INFORMAZIOAREN GIZARTEAN
"Desberdintasunak gainditzeko hezkuntzari buruzko jardunaldiak" burutu dira Bilbon Hezkuntza Sailak, EHUk eta Bilboko udalak antolaturik. Hezkuntza esparruaren desberdintasunak gainditzen laguntzen duten hezkuntza teoria eta proposamenak ezagutzeko aukera izan da parte hartu duten hainbat hizlariren eskutik.
Alde batetik informazio gizarteari eta berak sortzen dituen beharrei eta erronkei buruzko azterketak aurkeztu dira. Bestetik, hezkuntza esparruan sor daitezkeen arazoei (eskola porrota, gatazken gehitzea...) aurre egiteko nazioartean dauden teoria eta praktikak izan dira hizpide. Eta azkenik, gaur egun hezkuntza esparruan sortzen ari diren gizarte aldaketei eta beren ondorioei buruzko eztabaidak burutu dira."
Informazio gehiago: Ramon Flecha ri elkarrizketan.
EUSKAL ESKOLA INKLUSIBOA GARATZEKO EKINTZA
Euskal Eskola Inklusiboa garatzeko, erabakiak hartzeko prozesuaren maila guztietan,
eskolan martxan jartzen diren ekimen pedagogiko guztietan, kulturak, politikak eta
praktikak sustatu behar dira. Horretarako, beharrezkoa da zenbait ekintza martxan jartzea.
Batzuk garrantzi handikoak izango dira, beste batzuk, ordea, tamaina txikiagokoak, baina
guztiak ikuspuntu inklusibo batetik hezkuntza-sistema berpiztera zuzenduak behar dute.
Hortik dator txosten honen “EUSKAL ESKOLA INKLUSIBOA GARATZEKO EKINTZA
PLANA” izenburua.
2010/12/01
INKLUSIOA ETA DIBERTZITATEA....
Hezkuntza ikuspegitik: Bideo honetan "iklusio eta dibertzitatearen" adierazpen batzuk agertzen dira
http://www.youtube.com/watch?v=R9MRnHJCa1M&feature=fvw
"ONARTU BEHAR DUGU IKASLE GUZTIAK EZ DIRELA NEURRI BAKAR BATEAN SARTZEN"
Pedagogian doktorea da Luis Mari Elizalde (Bera, 1959), eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Donostiako Campusean ari da irakasle, hain zuzen, Irakasle Eskolan. Pedagogiaren arloan ekarpen garrantzitsuak egin ditu Erraztuz taldeak, eta bertan aritzen da Elizalde buru-belarri. Ostiralean, Ikastolen Konfederazioak Gasteizen egin dituen XIII. Jardunaldi Pedagogikoetan eskola inklusiboari buruzko hitzaldia eman zuen.
Gehiago jakin nahi ezkero:
"ONARTU BEHAR DUGU IKASLE GUZTIAK EZ DIRELA NEURRI BAKAR BATEAN SARTZEN"
ESKOLA INKLUSIBOA INDARTZEKO ASMOA ZUELA ESAN ZUEN EUSKO JAURLARITZAK
Gehiago jakiteko, klikatu hemen.
«Onartu behar dugu ikasle guztiak ez direla neurri bakar batean sartzen»
Pedagogian doktorea da Luis Mari Elizalde (Bera, 1959), eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Donostiako Campusean ari da irakasle, hain zuzen, Irakasle Eskolan. Pedagogiaren arloan ekarpen garrantzitsuak egin ditu Erraztuz taldeak, eta bertan aritzen da Elizalde buru-belarri. Ostiralean, Ikastolen Konfederazioak Gasteizen egin dituen XIII. Jardunaldi Pedagogikoetan eskola inklusiboari buruzko hitzaldia eman zuen. Berriari argitu zizkion profesionalei azaldutako zenbait kontzeptu.
Eskola inklusiboaren beharra aipatu duzu hitzaldian; azken urte hauetan integrazioari buruz sarri hitz egin da, batez ere immigrazioaren fenomenoaren harira. Eskola integratzailea eta eskola inklusiboa gauza bera da?
Bai, funtsean kontu berdinaz ari gara. Inklusioa esaten dugunean da haiek gurean integratu behar badira, guk zer egin dezakegun, eskolak zer urrats egin behar dituen, nola ireki behar dituen ateak pertsona horiek eta kolektibo horiek egin behar duten ibilbidea errazteko. Arreta ez zaio jartzen gurera integratuko den pertsona horri, baizik eta guk egin beharko genituzkeen keinu kulturalei.
Hala ere, inklusioak ez die soilik etorkinei eragiten, gizartean beste ezberdintasun batzuk baitira. Horiei guztiei erantzutea da erronka?
Bai. Eskola ohituta dago oso era uniformean eta selektiboan lan egiten. Akademikoki, instrukzioa zegoen lehenbiziko planoan, eta edukiak ikasteko fundamenturik, gogorik edo gaitasunik ez zeukan hori ez zen gure problema, hark ikasteko zuen arazo bat. Beraz, eskola berezi batera bidaltzen genuen, lan mundura, ikasturtea errepikatzera edo pasillora. Hori izan da eskolak denbora luzean izan duen jite oso baztertzailea.
Eta zer aldatu da eskola baztertzaile horretatik eskola inklusibo batetara igarotzeko?
Orain diferentziak atzematen ditugu, onartzen da itxura homogeneoa duten kolektibo guztietan askotariko ikasleak daudela. Alegia, onartzen dugu ikasle guztiak diferenteak direla, denek dituztela gaitasun, motibazio, jatorri edo historia diferenteak, eta horren arabera espero izan behar dugula, horrekin lan egin behar dugula, neurrira egin behar ditugula jantziak, neurri bakarrean ez direlako ikasle guztiak sartzen.
Askotan irakasleen eta eskolen baliabide faltaz hitz egiten da. Hori al da eskolak dituen erronkei ekiteko benetako arazoa?
Segur aski baliabideak urri dira, nik hori ez dut zalantzan jarriko, baina, aldi berean, oso erlatiboa da. Bitxia izaten da ikastegi batean baldintza berean zenbat gauza egiten diren giza baliabide gehiago izan gabe, eta ondokoan, berriz, zenbat negar egiten den eta zer gauza gutxi egiten diren. Askotan, baliabide urritasun horrek justifikatu egiten du ez egin nahi izana, jarrera defentsiboa. Oreka bilatu behar da.
Zer eginkizun dute gurasoek eskola inklusibo horretan?
Ondo egiten den tokietan, izugarrizkoa da, batez ere jatorri kultural ezberdinetako gurasoena. Umeen integrazioaren gakoetako bat eskolak egiten duena da, baina bigarren gakoa etxeko giroa da. Hortaz, gurasoek eskolatik ez badute laguntza jasotzen, gonbita ez bada oso esplizitua, lehenbiziko harremanak ez badira oso emankorrak, ez badituzte zalantzak argitzeko foroak topatzen, eskola bazter batean uzten dute. Aldiz, laguntzen zaienean, oihartzuna dutenean, izugarri errazten da guraso horien integrazioa auzoan, eta, ondorioz, haurren integrazioa.
Hitzaldian entzundako esaldi bat hizpide hartuta, zer esan nahi du aniztasun asko ez direla errespetagarriak?
Ume batek esaten duenean me se ha , oso bere familiakoa izango da hitza, baina me se ha hori, erdaraz, oso itsusia da. Ezin dugu errespetatu. Ume batek ez baditu ohitura onak otorduetan, nik hori ez dut errespetatuko, oso bere etxeko kontua izango da edo auzoko girokoa izango da, baina horren aurka egin behar dugu. Hori marjinazioa da, eta horrek kalte besterik ez dio egiten, pertsonari eta taldeari. Eskolak hori saihestu behar du. Aniztasuna, ordea, sustatu behar da, ikaslearen ezaugarriak, folklorea, hizkera, usadioak, hori guztia oso aberasgarria delako. Gainera, batzuetan aniztasun hori indartu behar dugu, pertsona batek gaitasuna badu zerbaitetarako, musikarako, edo eskulanak egiteko, ez dugu mantenduko bestearen parean hala tokatzen delako, hura aberastera joan behar dugu, horretan diferentziak sortu behar ditugu.
Baina errespetatu behar den eta errespetatu behar ez den aniztasunaren arteko muga oso labainkorra da
Bai, bai, oso problematikoa da. Oraintxe, Frantzian pil-pilean egon den gaia dago, zapiarena, alegia. Ikusi behar da zapi hori noraino den balio bat, noiz den aberasgarria eta noiz diskriminatzailea. Neskaren kultura islamista errespetatu nahi dugu, baina emakume gisa ere errespetatu nahi dugu. Kontraesan horretan gaude, muga horretan gaude, izugarrizko arazoa dago, baina dilema horiek oso heziketaren mundukoak dira.
Noraino da egungo eskola askotariko gizartearen isla?
Gero eta gehiago onartzen dugu ez dugula eskubidea jendea hautatzeko eta batzuk baztertzeko. Egiten da, oraindik ere ijitoekin egiten da, osasun arazo serioak dituztenekin egiten da. Hala ere, eskolak gero eta gehiago askotariko gizartearen isla gara, baina askotan diferentziak desberdinkeriak dira, eta eskolak horren aurkako iraultza egin behar du. Gizartea sexista bada, guk ez dugu zertan sexista izan. Sarritan eskola gizartearen isla da, baina beste batzuetan kontrakultura egiten ahalegintzen da, eta hori oso utopikoa da batzuetan.
ESKOLA INKLUSIBOAREN ALDE, IRISGARRITASUNA DENONTZAT
GURE GIZARTEAN DAUDEN DESBERDINTASUNAK KONTUAN HARTU BEHAR DITUZTE ESKOLEK ETA EGOERA HORIEK APROBETXATU DESBERDINTASUNA AUKERA
BIHURTUKO DUTEN INGURUNE INKLUSIBOAK SORTZEKO.
Nahiz eta Legeak irisgarritasuna bermaturik egotea derrigortzen duten, oraindik ere urritasunen bat daukaten ikasleek beste ikasleekin batera ohiko atetik sartu eta irten ezin dutela aurkitzen dugu hainbat ikastetxetan, edo igogailuak giltzaturik eta moldatutako bainuak ez oso eskura. Eta txarrena dena: dagokien ala familiek aukeratutako ikastetxea ez den ikastetxe batera
desbideratzen diren urritasunen bat duten ikasleak.
Benetako eskola inklusiboa nahi badugu ikasleria osoak bere potentzialtasunak aukera berdintasunean garatu ahal izatea bermatu behar dugu. Eta hori instalazioak urritasunen
bat duen ikasleri horretara moldatuz lortuko da