Iragarki hau Andaluziako Autonomi Erkidegoak egina da eta umeei zuzendua. Bertan, era erraz batean eta marrazki bizidun bidez, haurrei, eskola nolakoa izan behar den eta bertan aurkitu beharrekoa azaltzen zaie. Sinplea da, baina nire ustez, efektiboa, beraien arteko ezberdintasunak normaltasunez bizi ditzaten.
2011/01/16
DENENTZAKO ESKOLA
INMIGRANTEEN INTEGRAZIOA ESKOLAN
Ezin daiteke lor eskola inklusibo bat, beste herrialde batzuetatik datozen haurrak eskolak bere barne hartzen ez baditu. Hauek bertan integratu beharra dago eta bideo honetan ikus daitekeen albiste honetan, horrelako esperientzia baten berri ematen digute, adibide bezala izan dezagun.
KOMUNITATE INKLUSIBOAK
http://www.pbs.org/parents/inclusivecommunities/inclusive_education.html
2011/01/15
MANUAL TXIKIA
Manual txiki honek gabetasun psikologokoa duten pertsonen giza eskubideak lantzen ditu. Harvad-eko eskolaren proiektu bat da gabetasunei buruz.
Interesgarria iruditu zait eta irakurtzeko erraza da. Laburtuta dago eta nola dagoen antolatuta gustatzen zait, informazio galderen bitartez emanten da eta irakurleen sensibilitatea handitzea dauka ondorio nagusi bezala.
2011/01/14
LAN KOOPERATIBOA, ELKARREKIN HOBETO
ARBELA - HEZKUNTZA ALDIZKARIA
Orain dela gutxirarte izandako gizarte hartan eskolak lan haundia egin zuen eta oso
baliogarria izan zen: pertsonak hezi eta alfabetatu egin zituen momentuko
beharizanei erantzuteko. Guetariko gehienok gizarte hartan hezituak izan ginen.
Gaur egungo informazio eta ezagupenaren gizarteak, pertsonak irakasteaz gain,
hiritar bezala hezitzea eskatzen du. Hezkuntzak daukan erronka honek birdoiketa
bat eskatzen du, eta horri erantzuteko agertu izan dira “bizitzarako gaitasunak”
bezalako kontzeptuak. Horren barnean, “Gizarterako eta herritartasunerako
gaitasuna” eta “Ikasten ikasteko gaitasunak” garrantzai haundia dute.
Azkeneko honek bizitza guztirako ikasketa inplikatzen du.
Gaur egungo gizarteak, gainera, inoiz baino aniztasun gehiago dauka. Ikasgela,
eskola, gure gizartearen heterogenetasunaren islapena dira. Kultura askotariko
ingurune honetan, pertsona ezberdinak elkar ulertzea, batera lan egitea eta
adostasun ezberdinetara heltzea funtsezkoa da.
Aldizkari osoa irakurri ahal izateko: klik hemen.
2011/01/13
IKASYS PROIEKTUA
Ikastolen Elkarteak bere aitzindaritza eta esperientzia frogatuak ditu hezkuntza eremuko I+G+B egitasmoak eta proiektuak burutzean, euskal eskolaren gestioan, oro har. Informazio eta Komunikazio Teknologia (IKT) alorrean 15 urte baino gehiagoko eskarmentua metatua du eta euskarazko eta euskal kulturan ardaztutako software kurrikularra eta aisialdikoa ekoiztean aitzindaria izan da. Honela, eskola-gestioari zuzendutako aplikazio informatiko propioak sortu, esperimentatu, burutu eta berritzera iritsi da eta eskola erkidegoaren baitako komunikazioa errazteko aplikazioak sortzen eta eguneratzen ere jarraitzen du.
ANIZTASUN TRATAERA eta KULTURARTEKO ESKOLA. HAUSNARKETA
Eusko Jaurlaritzak Eskoletako Anistaztasun trataerari eta Kulturarteko Eskolari buruzko EAEtik egindako hausnarketa argitaratu du.
Dokumentu horretan egungo egoera aztertzeaz gain, hobetzeko proposamenak azaltzen zaizkigu, denok, ahal dugun neurrian, aplikatu ahal izateko.
Dokumentu osoa irakurtzeko, klikatu hemen.
2011/01/09
SAIDen BIDAIA
INKLUSIOA: FAMILIEN EGINBEHARREKOAK. RAMON FLECHA
Gaur eguneko guraso askok euren seme-alaben heziketa eskolan egiten dela pentsatzen dute eta ez dute hezkuntza honetan behar besteko partehartzerik.
Ramon Flecha, Bartzelonako Unibertsitateko Soziologiako irakaslea, familiek izan behar duten paperari buruz mintzatzen da ondorengo bideoan.
Pentsatzekoa.
2011/01/06
IRAULTZA HEZKUNTZAN (REDES)
Eskoletako errealitatea aldatu egin (inmigrazioaren gorakada,...) da eta honek aldaketa eskatzen du hezkuntzan.
Zailagoa al da gaur egun geletan elkarbizitza?Irakasleak ondo hezita al daude ikaslea nerabezarorarte laguntzeko emozioei eta giza adimenari dagokionez?
Gizartean bizitzeko heldu batek dituen beharrizanak ez dira orain 50 urtekoak, ezta nerabeen bizi baldintzak eta ezta inguratzen gaituzten teknologiak ere. Hezkuntz egitarauak, aldiz, ez dira askorik aldatu azken mendean.
Robert Roeser psikologoak irakasleen eta maisu maistren papera birdefinitzen laguntzen digu eta etorkizuneko herritarren hezkuntza hobetzeko proposamen batzuk zientzian bilatzen laguntzen digu.
2011/01/05
HEZKUNTZA INKLUSIORAKO MATERIALA. DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA.
Informazioa behatzeko: klikatu hemen.
DENONTZAKO HEZKUNTZARIK ONENA: GU ERE BARNE HARTZEN GAITUENA.
Ezgaitasunak dituzten pertsonek eta euren familiek DENONTZAKO HEZKUNTZARI buruz mintzatzen dira lan honetan.
2010ean, "Inclusión Internacional"ek berrogeita hamargarren urteurrena ospatu zuen. 1960an, erakunde nazionalak bildu egin ziren nazioarteko itun bat egiteko, bazekiten eta eurek bakarrik ezin izango zituztela euren helburuak bete. Egun, 115 herrialde baino gehiagotako kideak daude batuta.
Lan guztia irakurtzeko, klikatu hemen.
2011/01/04
GANAS PROIEKTUA. ZEINU HIZKUNTZA ITZULTZAILEA
Orain arte pertsona gor batek ezin zuen aireportuko megafoniatik esaten zena jaso. Arazo honen soluzioa Zeinu Hizkuntzaren Sortzaile Automatikoa, GANAS, dugu. Programa honen bidez, gaztelera idatzia zeinu hizkuntzara itzuli daiteke. Proiektua Gaztela Mantxako Unibertsitatean eraman da aurrera. Prozedura oso sinplea da: itzuli beharreko testua programan sartu eta 3 dimentsiotako pertsonai batek adieraziko du zeinu hizkuntzan.
2011/01/02
HEZKUNTZA INKLUSIBOA. HAUR BATZUEN ETA EUREN FAMILIEN BIZIPENAK.
ESKOLA INKLUSIBO BATETIK GIZARTE INKLUSIBO BATERA
Rafael Medina Gallardo pedagogoak, Zornotzan izan ziren topaketa batzutan, pertsonengan zentratutako planifikazioari eta autodeterminazioari buruz jardun zuen.
Landutako gaia konkretuki "eskola inklusibo batetik gizarte inklusibo batera" izan zen eta honetan, tokiko administrazioek zuten papera.
Lan guztia irakurtzeko, klikatu hemen.
2010/12/31
JOLASLEKU INKLUSIBOA
Eskoletan haur guztien inklusioa lortzeko, hezkuntzaz eta geletaz gain, jolastokia ere moldatu behar da. Denontzako jolastoki baten adibidea ikus daiteke hemen, eta honen abantailak.
BESTE ESKOLA INKLUSIBO BATEN ADIBIDEA
Eskola inklusiboaren ideiak berria ematen du, baina hain aurreratuak ez diren beste gizarte batzuetan jadanik honetan hasiak dira. Bideo honetan ikus daitekeen adibidea Mexicon aurkitzen da, eta honetan haur guztiak beraien ezberdintasunekin batera daude gelan, elkar lagunduz eta ere berean, batzuk beste batzuengandik ikasiz eta balioak bereganatuz.
ESKOLA INKLUSIBORAKO IRAKASLEEN PRESTAKUNTZA
Eskola inklusibo bat lortu ahal izateko, irakasleen prestakuntza ere ezinbestekoa da.Horren inguruan interesgarria izan dakiguke irakasle izan nahi dugun guztioi bideo honetan agertzen den kongresuaren zati hau ikustea,honen inguruan pentsarazi diezaguke eta. Nahikoa da jasotzen dugun prestakuntza?
ZENTZUMENAK KONEKTATZEN
Nola lagundu dezakete IKT-ek hezkuntzan, inklusion prozesuan?
2010/12/30
NIRE NEBA-ARREBA GAIGABETUA DA
Gurea ez den errealitate bati buruz lehen pertsonan eta hurbiletik hitz egiten digutenean askoz ere enpatikoago eta sentsibleago bihurtzen gara, errealitate hori gurea egiten dugularik.
Hurrengo aurkezpenean, gaigabeziren bat dutenen neba-arrebek euren esperientziek azaltzen dizkigute.
"Los hermanos de personas con discapacidad" liburua ere pdf formatoan irakurtzeko aukera duzu.
EDUARDO GALEANO....UTOPIA
...eta ordun...zertarako balio du utopia? bai.....ibiltzeko..horretarako, bizitzan ibiltzeko...
Utopian gehiago sinestu behar dugu!!
KOMUNITATEAN ZENTRATUTAKO ESKOLA. XXI. MENDERAKO ESKOLA INKLUSIBO EREDU BAT.
Lan honetan, "komunitaterako eskola eta komunitatea eskolan" adierazpenak duen zentzuan, komunitateari irekitako eskolaren erronkari erantzuteko gako teoriko eta metodologikoak eskaintzen dira anakronismoaren aurrean, hau da, eskola itxien eredu nagusitasuna bere gain dutenak eta tankera arrazionalista - akademizista.
José V. MERINO FERNÁNDEZen lan hau irakurtzeko, klikatu hemen.
ESKOLA INKLUSIORAKO ARAZOAK, DEFENTSORIAREN ERREKLAMO NAGUSIA
2010/12/29
HEZKUNTZA INKLUSIBOA, ELEMENTU GABE
Ume bereziak behar duten arreta eta kalitatezko hezkuntza ez da izango posible ematea, aurrekontu ezagaitik. Paraguai.
Klikatu hemen.
2010/12/27
INKLUSIOA HAURREKIN LANTZEKO IPUINA
NI MAS NI MENOS
HAUR GORREN INKLUSIOA
Madrilgo "Piruetas" Haur Eskolak Europan bakarra den programa elebidun bat jarri du martxan 0-3 urte bitarteko haur gor eta entzuleen artean.
HAUR GORREN INKLUSIOA
FREINETen metodologia. Rinaldo Rizziri elkarrizketa
HIK HASI. Elkarrizketa Rinaldo Rizzi
KULTURARTEKOTASUNA EREDUTZAT
KULTURANIZTASUNA GELAN
Gaur egungo gizartean gero eta ohikoagoa da gelan haur gero eta ezberdinagok izatea. Ezberdintasun hauek izan daitezke nazio eta kulturaren araberakoak, adimen ezberdinen araberakoak, maila sozio-ekonomikoaren araberakoak, etabar luze bat.
Aurreiritziak eta estereotipoak ezabatzea, beste kulturen onarpena eta errespetua ezartzea, ikasle ezberdinen arteko hartu-emona sustatzea eta ikasle guztien beharrizanak betetzen direla ziurtatzea izan behar dira, besteak beste, irakaslearen eta eskolaren helburu.
Aurkezpen honetan, helburu guzti hoiek bete ahal izateko metodologia ezberdinak aurkezten zaizkigu gida lagungarri bezala.
2010/12/25
ESKOLA INKLUSIBOAREN ALDE
INKLUSIOA HEZKUNTZAN. ZELAN LORTU DAITEKE?
ESKOLA TXIKIETAKO PRESTAKUNTZA ARDURADUNARI ELKARRIZKETA
Hona hemen Eskola Txikietako irakasleen arduradunari, Elena Laiz, egindako elkarrizketa bat. Berak prestakuntza saioak eta mintegiak ematen ditu eta oso baliogarriak dira irakasleentzat.
Bere ustez, eskola batean, danok gara beharrezkoak, elkarri laguntzeko, elkarrekin ikasteko ...azken finean, denok ikasi behar dugula azaltzen du.
Berak esaten duenez, "Eskola inklusiboa, ikaskuntza kooperatiboa eta konstruktibismoa dira gure hiru oinarriak", eta artikulu honetan irakur dezakegu honi buruz bere ikuspuntua
2010/12/24
ESKOLA INKLUSIBOA: GASTEIZKO RAMON BAJO IKASTETXEA
Amelia Barquínek idatzitako artikulua
Eskola inklusiboa: Gasteizko Ramón Bajo ikastetxea
Artikulu guztia irakurtzeko: hemen.
2010/12/22
IKAS KOMUNITATEAK. LEKEITIO
Lekeition ospatu ziren EAEko Eskola Kontseiluen XVIII topaketak.
ESKOLA INKLUSIBORANTZ
Hezkuntza bereziaren garapena nolakoa izan den ulertzeko lagungarri izango zaigu ondoko aurkezpena.
Eskola inklusiboa eta irakasleen prestakuntza prozesuak
Gaurko eskola inklusiboetan praktika onak egiteko, irakasleen prestakuntza funtsezko elementu batetan bihurtzen da.
Artikulua irakurtzeko, hemem.
2010/12/21
ZERGATIK METODOLOGIAZ ALDATU GELAN?
Pentsarazteko.... zergatik aldatu beharko nuke nire gelako metodologia?
¿POR QUÉ CAMBIAR LA METODOLOGÍA EN MI AULA? on PhotoPeach
2010/12/20
IRAKASLEEN INTEGRAZIOA GAUR EGUNEKO ESKOLAN
Ikasleak integratu beharra dago baina baita irakasleen inklusioa baita ere. Batzuetan hauek ez dira egokiro gaur eguneko eskoletan ezta ikasleekin ondo integratzen, beraien teknologia berrien gaineko gabezien ondorioz. Gaur eguneko eta etorkizuneko irakasleentzako erreflexiorako bideo bat. Guztiz gomendagarria!
MEL AINSKOW-RI ELKARRIZKETA
Hona hemen Mel Ainskowi eskola inklusiboaren inguruan egin zioten elkarrizketa oso interesgarri bat. Honetan, berarentzat eskola inklusiboak zer eta nola izan behar duen azaltzen digu.
http://murumendi.ikastetxea.net/files/Aprender_con_la_Diferencia.pdf
INKLUSIOA INSTITUTUAN
Hik Hasi aldizkariko artikulu honetan Arrasateko institutu bateko esperientziari buruz hitz egiten digute. Bertan, lan kooperatiboaren erabilerari ezker, ikasle ezberdinen inklusioa lortzen dute.
http://www.hikhasi.com/artikulua/1015
Hezkuntza eredua
Munduko konferentziako Partehartzaileak, gaigabezia dituzten haurrak eskola arruntetan ere egon behar direla apustua egiten dute.
Artikuloa irakurtzeko, hemen.
ANIZTASUN TRATAERAREN PLANGINTZA
Gelan ikasle ezberdinak aurkituko ditugu, bizi dugun gizartearen islada izango delarik. Egoera "berri" honi aurrera egiteko eta aurkitu ditzakegun oztopoei aurrera egiteko gida bat eskeintzen digu hurrengo testuak.
ANIZTASUN TRATAERAREN PLANGINTZA
ELKAR HEZI
ELKAR HEZI Oñatiko eskolan erabiltzen duten metodologiari buruz hitzegiten digu bertako zuzendariak bideo honetan.
ANIZTASUNEAN ETA ANIZTASUNERAKO HEZKUNTZA
Hurrengo dokumentuan, "Aniztasunean eta Aniztasunerako Hezkuntza" aurrera eramateko irizpideak azaltzen zaizkigu.
Aniztasunean eta Aniztasunerako Hezkuntza
2010/12/17
IKASTEKO KOOPERATU, KOOPERATZEN IKASI
KULTURARTEKOTASUNA ESKOLAN
2010/12/16
LAN KOOPERATIBOA ABENDAÑO ESKOLAN
Adela Poch-ek eta Elena Iturritzak, Abendaño Ikastolakoak Gu ere maisu-maistrak izenburupeko esperientzia kontatu digute.
Pujolásen taldeko kidea den José Ramón Lagorekin egin zuten formazioa eta jarraipena. Elkarbizitza Plana egiten zeudenean agertu zen beharra.Ordutegi aldaketa egin zuten arratsaldeko bi saio lortzeko. Ez zioten, haien ustetan, erantzun egokirik ematen hainbat egoerari.
Formakuntza jaso ondoren urte horretan bertan aurkeztu zuten proiektua 2008-09 ikasturterako. Lago entzun ondoren, oso gustura eta ilusioz hartu zuten proiektua. Ikasleekin 11 saio egin ziren Lehen Hezkuntzako ikasleekin. Gela bakoitzean urteko plangintza egiten zen. 5. eta 6.maila 20 saio egin ziren.
IKUSMEN NARRIADURA
Aurkezten den dokumentua eskola arruntetan ikusmen urritasuna duen ikasleei buruz hitz egiten du. Nolalakoak diren ikasle hauen zailtasunak, ezaugarriak eta premiak ezagutzea du helburu nagusia.
Hezkuntzari buruzko iradokizunak:INKLUSIO PRINTZIPIOA
Inklusio printzipioa ikasgelan lantzeko eta egunerokoan praktikan jartzeko ideien bildumaren pdf bat!!