Kaixo! Eneriz, Izaskun, Janire, Miren eta Oihane gara, Lehen Hezkuntzako magisteritzako ikasleak. Blog honetan Eskola Inklusiboari buruz hitz egingo dizuegu. Espero dugu gustokoa eta baliagarria izatea!
RSS

2011/01/16

DENENTZAKO ESKOLA

Iragarki hau Andaluziako Autonomi Erkidegoak egina da eta umeei zuzendua. Bertan, era erraz batean eta marrazki bizidun bidez, haurrei, eskola nolakoa izan behar den eta bertan aurkitu beharrekoa azaltzen zaie. Sinplea da, baina nire ustez, efektiboa, beraien arteko ezberdintasunak normaltasunez bizi ditzaten.

INMIGRANTEEN INTEGRAZIOA ESKOLAN

Ezin daiteke lor eskola inklusibo bat, beste herrialde batzuetatik datozen haurrak eskolak bere barne hartzen ez baditu. Hauek bertan integratu beharra dago eta bideo honetan ikus daitekeen albiste honetan, horrelako esperientzia baten berri ematen digute, adibide bezala izan dezagun.

KOMUNITATE INKLUSIBOAK


Beheko helbide interesgarri honetan, hezkuntza inklusiboari buruzko informazioa aurkitu dezakezue.

http://www.pbs.org/parents/inclusivecommunities/inclusive_education.html

2011/01/15

MANUAL TXIKIA

Manual txiki honek gabetasun psikologokoa duten pertsonen giza eskubideak lantzen ditu. Harvad-eko eskolaren proiektu bat da gabetasunei buruz.
Interesgarria iruditu zait eta irakurtzeko erraza da. Laburtuta dago eta nola dagoen antolatuta gustatzen zait, informazio galderen bitartez emanten da eta irakurleen sensibilitatea handitzea dauka ondorio nagusi bezala.

2011/01/14

LAN KOOPERATIBOA, ELKARREKIN HOBETO

ARBELA - HEZKUNTZA ALDIZKARIA

Gaur egun, mendebaldeko gizarteek antza gutxi dute gizarte postindustrialekin.
Orain dela gutxirarte izandako gizarte hartan eskolak lan haundia egin zuen eta oso
baliogarria izan zen: pertsonak hezi eta alfabetatu egin zituen momentuko
beharizanei erantzuteko. Guetariko gehienok gizarte hartan hezituak izan ginen.
Gaur egungo informazio eta ezagupenaren gizarteak, pertsonak irakasteaz gain,
hiritar bezala hezitzea eskatzen du. Hezkuntzak daukan erronka honek birdoiketa
bat eskatzen du, eta horri erantzuteko agertu izan dira “bizitzarako gaitasunak”
bezalako kontzeptuak. Horren barnean, “Gizarterako eta herritartasunerako

gaitasuna” eta “Ikasten ikasteko gaitasunak” garrantzai haundia dute.
Azkeneko honek bizitza guztirako ikasketa inplikatzen du.
Gaur egungo gizarteak, gainera, inoiz baino aniztasun gehiago dauka. Ikasgela,
eskola, gure gizartearen heterogenetasunaren islapena dira. Kultura askotariko
ingurune honetan, pertsona ezberdinak elkar ulertzea, batera lan egitea eta
adostasun ezberdinetara heltzea funtsezkoa da.


Aldizkari osoa irakurri ahal izateko: klik hemen.

2011/01/13

IKASYS PROIEKTUA

Ikastolen Elkarteak bere aitzindaritza eta esperientzia frogatuak ditu hezkuntza eremuko I+G+B egitasmoak eta proiektuak burutzean, euskal eskolaren gestioan, oro har. Informazio eta Komunikazio Teknologia (IKT) alorrean 15 urte baino gehiagoko eskarmentua metatua du eta euskarazko eta euskal kulturan ardaztutako software kurrikularra eta aisialdikoa ekoiztean aitzindaria izan da. Honela, eskola-gestioari zuzendutako aplikazio informatiko propioak sortu, esperimentatu, burutu eta berritzera iritsi da eta eskola erkidegoaren baitako komunikazioa errazteko aplikazioak sortzen eta eguneratzen ere jarraitzen du.


Ikasle bakoitzak du bere estiloa eta erritmoa ikasteko orduan, eta bakoitzaren berezitasun horri nola erantzun behar zaion asmatzea da hezkuntzaren arazo nagusietako bat. Testuinguru honetan, baliabide hauek ikasle eta irakasleengana modu pertsonalizatuan iritsi ahal izateko hutsunea bete nahian sortu da tit-ikasys_2 Proiektua.

 

View more presentations from gueste3a7bc7.

ANIZTASUN TRATAERA eta KULTURARTEKO ESKOLA. HAUSNARKETA

Eusko Jaurlaritzak Eskoletako Anistaztasun trataerari eta Kulturarteko Eskolari buruzko EAEtik egindako hausnarketa argitaratu du.

Dokumentu horretan egungo egoera aztertzeaz gain, hobetzeko proposamenak azaltzen zaizkigu, denok, ahal dugun neurrian, aplikatu ahal izateko.

Dokumentu osoa irakurtzeko, klikatu hemen.

2011/01/09

SAIDen BIDAIA

Inklusibitateaz ari garenean, ez gara bakarrik adimen ezberdineko ikasleek eskola berdinean ikasteko eskubidea izateaz ari, baizik eta edozein motatako ezberdintasuneko ikasleek eskola berdinean ikasteko eskubideaz baizik. Ezberdintasun hauek kulturalak, sozio-ekonomikoak, adimenezkoak, fisikoak... izan daitezke.

Beste herrialde batera egoera eskasetan bidaiatzeko beharrizana izatea oso hurruneko errealitatea da Euskal Herriko haurrentzat. "Saiden bidaia" deitzen den bideo honen bidez, euren adineko beste haur batzuk bizi duten errealitate gordinaz jabetzeko aukera izango dute enpatikoago bihurtuz.

INKLUSIOA: FAMILIEN EGINBEHARREKOAK. RAMON FLECHA

Gaur eguneko guraso askok euren seme-alaben heziketa eskolan egiten dela pentsatzen dute eta ez dute hezkuntza honetan behar besteko partehartzerik.
Ramon Flecha, Bartzelonako Unibertsitateko Soziologiako irakaslea, familiek izan behar duten paperari buruz mintzatzen da ondorengo bideoan.



Pentsatzekoa.

2011/01/06

IRAULTZA HEZKUNTZAN (REDES)


Eskoletako errealitatea aldatu egin (inmigrazioaren gorakada,...) da eta honek aldaketa eskatzen du hezkuntzan.

Zailagoa al da gaur egun geletan elkarbizitza?Irakasleak ondo hezita al daude ikaslea nerabezarorarte laguntzeko emozioei eta giza adimenari dagokionez?

Gizartean bizitzeko heldu batek dituen beharrizanak ez dira orain 50 urtekoak, ezta nerabeen bizi baldintzak eta ezta inguratzen gaituzten teknologiak ere. Hezkuntz egitarauak, aldiz, ez dira askorik aldatu azken mendean.


Robert Roeser psikologoak irakasleen eta maisu maistren papera birdefinitzen laguntzen digu eta etorkizuneko herritarren hezkuntza hobetzeko proposamen batzuk zientzian bilatzen laguntzen digu.


2011/01/05

HEZKUNTZA INKLUSIORAKO MATERIALA. DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA.

Informazioa behatzeko: klikatu hemen.

HEZKUNTZA INKLUSIORAKO MATERIALA. HAUR HEZKUNTZA.

Materiala behatzeko: klikatu hemen.

HEZKUNTZA INKLUSIORAKO MATERIALA. LEHEN HEZKUNTZA.


Materiala behatzeko: klikatu hemen.

DENONTZAKO HEZKUNTZARIK ONENA: GU ERE BARNE HARTZEN GAITUENA.

Ezgaitasunak dituzten pertsonek eta euren familiek DENONTZAKO HEZKUNTZARI buruz mintzatzen dira lan honetan.

2010ean, "Inclusión Internacional"ek berrogeita hamargarren urteurrena ospatu zuen. 1960an, erakunde nazionalak bildu egin ziren nazioarteko itun bat egiteko, bazekiten eta eurek bakarrik ezin izango zituztela euren helburuak bete. Egun, 115 herrialde baino gehiagotako kideak daude batuta.

Lan guztia irakurtzeko, klikatu hemen.

2011/01/04

GANAS PROIEKTUA. ZEINU HIZKUNTZA ITZULTZAILEA

Orain arte pertsona gor batek ezin zuen aireportuko megafoniatik esaten zena jaso. Arazo honen soluzioa Zeinu Hizkuntzaren Sortzaile Automatikoa, GANAS, dugu. Programa honen bidez, gaztelera idatzia zeinu hizkuntzara itzuli daiteke. Proiektua Gaztela Mantxako Unibertsitatean eraman da aurrera. Prozedura oso sinplea da: itzuli beharreko testua programan sartu eta 3 dimentsiotako pertsonai batek adieraziko du zeinu hizkuntzan.


2011/01/02

HEZKUNTZA INKLUSIBOA. HAUR BATZUEN ETA EUREN FAMILIEN BIZIPENAK.

ESKOLA INKLUSIBO BATETIK GIZARTE INKLUSIBO BATERA

Rafael Medina Gallardo pedagogoak, Zornotzan izan ziren topaketa batzutan, pertsonengan zentratutako planifikazioari eta autodeterminazioari buruz jardun zuen.
Landutako gaia konkretuki "eskola inklusibo batetik gizarte inklusibo batera" izan zen eta honetan, tokiko administrazioek zuten papera.

Lan guztia irakurtzeko, klikatu hemen.