Hona hemen, Ordiziako Jakintza Ikastolan, talde lan dinamika batean bideo bat. Ikastola hau, Goierriko beste bederatzi ikastetxeekin batera, Ikaskuntza kooperatiboari buruzko mintegian parte hartzen ari dira, eta nahiz eta emaitzak egun batetik bestera ez ikusi, esperientzia aberasgarria izaten ari da, bai irakasle bai ikasleentzat.
2010/11/30
IKASTEKO KOOPERATU, KOOPERATZEN IKASI
ESKOLA INKLUSIBOARI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO
Eskola Inklusiboari buruzko informazio gehiago izateko power point hau irakurtzera animatzen zaituztet!!
GAIGABEZIA eta LITERATURA
Ondoren ikus daitekeen dokumentuak helburu bikoitza du: alde batetik gaigabeziak haur eta gazte literaturan izan duen presentzia erakustea; eta bestetik, aniztasunean heztea.
LA DISCAPACIDAD EN LA LITERATURA INFANTIL Y JUVENIL
2010/11/29
HIPERAKTIBITATEARI BURUZKO IPUIN BAT
Hemen aurkezten dizuegu hiperaktibitateari buruzko bideo interesgarri eta polit bat.
IKASLE GOR ETA EZ-GORREN INTEGRAZIOA GELAN
IKASLE BAKOITZAK BERE ERRITMOA DU
IKAS KOMUNITATEAK WEBEAN
Hona hemen ikas komunitateei buruzko web orri interesgarri bat. Oso baliagarriak ikusten ditugu hauek ikasle guztien integrazioa eta inklusioa lortzeko.
http://www.utopiadream.info/red/tiki-index.php
Zer behar dugu eskola inklusibo bat lortzeko?
Eskola inklusiboaren inguruko konferentzi bat,non hau lortzeko beharrizan orokorrak aztertzen diren.
BAZTERTU GABE HEZI- "CUADERNOS DE PEDAGOGIA"
Eskola inklusibo bat aurrera eramateko beharrezkoa da maila guztietako inplikatutako guztien arteko elkarlana. Eskola bera ikaskuntza komunitate bihurtzeko kontutan izan behar ditugu jarrerak, baloreak, ideiak eta baita praktikak ere, eta irekita egon behar da irakaslegoaren, ikaslegoaren, familien eta beste hezkuntza agente guztien parte hartzerako.
Informazio gehiagorako egin klik hemen.
ESKOLA INKLUSIBORAKO KURRIKULOA
Hemen ikus dezakezuen gizon hau, Fernando Trujillo Saez duzue. Unibertsitateko irakaslea da; Granadako unibertsitatean egin zuen Ingeles filologiako doktoregoa eta egun Ceutako unibertsitateko irakaslea da Hezkuntza eta Humanitate fakultatean. Hizkuntzaren eta literaturaren didaktika sailean egiten du lan.
Egin zuen hitzaldi batean, egungo eskolen egoeraren ikuspegi bat eman zuen, eta eskola inklusiborako bidea zein den argitu, honek barne hartzen dituen hainbat aspektu aztertuz.
Informazio gehiagorako: hemen.
Zer behar dugu eskola inklusibo bat lortzeko?
Konferentzia baten zati bat, non eskola inklusiboa aurrera eramateko beharrizanak aipatzen diren.